XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dut uste. Nork daki, zeruan zilipurdika dabilen sateliteren batek jaso eta Markinako etxeen artean ez ete den banatzen ari.

Inoiz fantasiari eutsiz gero, areago ere joan zintezke, baina herriminaren eragin aluzinagarrietan erori baino, oinak lurrean ondo finkatzea hobe.

Beijing-go giro hotzean itotzen hasia naiz, izan ere, eta irtetzea, alderdi barriak ezagutzeko ezezik, mintza-praktikari apur bat emateko ere ez legoke batere txarto.

Trasteak gainean hartu eta ibilaldi bat egitea komeni zait akaso.

- Charles - ausartu naiz txineraz - ? - - erantzun dit .

Halan zen. Gure telebista aspaldi irudiak ematen jarrita zegoen.

Siestak etendako pelikulak jarraitzen zuen.

Garai bateko korte inperialaren gorabeherak genituen oraindino ere.

Marmore zuritan jasotako patio isilean jende ugari zebilen.

Izarrez jositako gau ikaragarriaren iluntasunean, teila horizko teileriaren azpian, harrizko zubi eta brioleta kolorezko paretak, itzalian zeuden Bazterretan, burdinezko pertz haundi batzuek egundoko su itzelak erakusten zituzten.

Hareazko erloju eder batek denborari bere sekretuak asmatu guran jarraitzen zuen, eta brontzezko zikoin, orein eta dragoiak izkina guztietatik adi-adi begira zeuden.

Bazter batean, oskol baten arrastoak ikusi nituen.

Dordoka erraldoi batenak hain zuzen.